Erroman 500 euroko isuna jarriko da lurrera musukoak botatzen dituztenei

Erroman 500 euroko isuna jarriko da lurrera musukoak botatzen dituztenei Uztailaren 31ra arte debekatu egiten da maskarak lurrera botatzea eta jokaera hau isunen bidez zigortuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erroman-500-euroko-isuna-jarriko-da-lurrera-maskarak-botatzen-dituztenei/@@download/image/15873675100178.jpg
2020/06/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Uztailaren 31ra arte debekatu egiten da maskarak lurrera botatzea eta jokaera hau isunen bidez zigortuko da.
Erroman 500 euroko isuna jarriko da lurrera musukoak botatzen dituztenei

Erromako Udalak jarri duen araudi berriaren arabera 25 eta 500 euro bitarteko isunak jarriko dira kalean maskara edo eskularru erabiliak lurrera botatzen dituztenei. Neurri honekin koronabirusaren zabaltzea ekidin nahi da. 

Hilabete hautan zehar Erromako kale garbitzaileek lurrean botatako eskularru eta maskara pila jaso behar izan dituzten Virginia Raggi alkateak adierazi duenez. Horregatik, neurri berri hau uztailaren 31ra arte indarrean egongo da, eta beraz, zigortu egingo dq isun bidez kalean erabilitako maskara eta eskularruak jaurtitzen dituena.

Ezaguna egiten zaizu egoera, ezta? Ez baita Erromara joan beharrik lurrean maskara eta eskularru erabiliak ikusteko. Gure kale eta mendietan ere atzeman dugu zabor mota berri honen gorakada. Horregatik, beharrezkoa da gogoratzea, gizalegearen aurka doala jokabide hau eta gainera Covid-19a berriz ere zabaltzeko arriskua handitzen duela. Beraz, badakizue maskara eta eskularruak errefusera!