Errezil, errez hil

Errezil, errez hil https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errezil-errez-hil/@@download/image/35p23-4.jpg
2012/12/13
berria
Erromatarren aurka guda gogorrak izan zituzten baskoiek, kondairen arabera. Borrokaldi haiek oinarri hartuta, zenbait toki izen sortu ziren. Esaterako, erromatarren erasoak zirela eta, Gipuzkoako Ernio mendi tontorraren ondoko zelai batean ezkutatu ziren baskoiak: Zelatun-en (“zelatarien tokian”, ikerlarien arabera). Bestalde, baskoiek Errezilen erromatar ugari hil zituztela diote kondairek. Herri horren izenaren jatorria gertakari horrekin lotuta dagoela uste dute ikerlariek: Errezil (“Errez hil”).