Erretzea mugatu dute; zer eragin izan dezake erretzaileen artean?

Erretzea mugatu dute; zer eragin izan dezake erretzaileen artean? Koronabirusaren harira, kalean erretzea debekatu dute distantziak mantendu ezin diren egoeretan; erretzeari uzteko aukera izan daiteke, ala alderantziz? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erretzea-mugatu-dute-zer-eragin-izan-dezake-erretzaileen-artean/@@download/image/covid-fumadores-oms.jpg
2020/08/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koronabirusaren harira, kalean erretzea debekatu dute distantziak mantendu ezin diren egoeretan; erretzeari uzteko aukera izan daiteke, ala alderantziz?
Erretzea mugatu dute; zer eragin izan dezake erretzaileen artean?

Kalean maskara erabiltzea eta erretzea ez dira bateragarriak, eta orain arte, erretzaileek ezinbestean maskara kendu dute erretzeko. Baina hemendik aurrera, soilik distantziak mantendu daitezkeen egoeratan egin ahalko dute hori, eta erretzaileek inoiz baino zailtasun gehiago izango dituzte erretzeko.

Gauzak horrela, baliteke erretzaile kopurua gutxitzea? Jendeak erretzeari utziko dio? Erantzun posiblea Koreako kasua aztertuz topatu genezake; herrialdeak 2011 urtean debekatu zuen tabakoa espazio publikoetan, bai parkeetan, autobus geltokietan, eskola inguruetan... Aldi berean, New Yorkeko Unibertsitateak kasu hau aztertu du 2009tik 2017a bitarte, eta hauek dira ikerketak eman dituen ondorioak. 

Antza denez, erretzeari uzteko saiakerak %16 igo dira herrialdean, batez ere kalean denbora dezente igarotzen duten erretzaileen artean; dena den, praktikan oso erretzaile gutxik utzi diote erretzeari. Aldiz, erretzaileek kontsumitutako zigarro kopurua nabarmen jaitsi da.

Espazio publikoetan erretzea debekatzeak, dena den, guztion osasunean ondorio positibo nabarmenak dituela ondorioztatu dute hainbat ikerketek, ez bakarrik erretzaileengan, guztiongan baizik.