"Erretako Basoa" erakusketa ikusgai Donostian

"Erretako Basoa" erakusketa ikusgai Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erretako-basoa-erakusketa-ikusgai-donostian/@@download/image/20127304856assumpcio_mateu_1.jpg
2012/12/13
berria
"Erretako Basoa" erakusketa ikusgai Donostian
Autoan zihoala, errepidearen albo banatan erretzen ari ziren zuhaitzak ikusi zituen Assumpcio Mateu kataluniarrak. Irudi haietan oinarriturik, 'Erretako Basoa' erakusketa osatu du irudi, margolan, collage eta hainbat poema bisuan eta literarioren bidez. Obrak irailaren erdira bitarte izango dira ikusgai Donostiako Aiete Kultur Etxean. 

Fotocollagea landu du Mateuk bereziki; hau da, paperezko eta materiazko collagea erretako basoan ateratako argazkien gainean aplikatu du. Horixe da erakusketaren alderdi ikusgarri eta interesgarriena. Izan ere, sutan den basoaren mezua eta memoria bildu nahi izan ditu artistak modu koherente, plastiko, nostalgiko, isil eta etsipenez beterikoan.

Baina poema literario eta bisualak zeresan handia dute Erretako Basoan. Halaber, Poetica del bosc (Basoaren poetika), Treitjant el Silenci (Isiltasuna zapaltzen) eta Olor a Cendra (Errauts usaina) ataletan banatzen da erakusketa, eta basoaren alderdi intimoa erakusten dute.

Espazio osoa betetzen duten koadro eta irudiek ikuslea harrapatuko dute, eta naturaren irudi gordin eta ikusgarriarekin gozatzeko aukera izango dute. Ikuskizun berezia, dudarik gabe.

Assumpcio Matteu


1952an Gironan jaio zen, baina Bartzelona bizi eta lan egiten du 1959. Urteaz geroztik. Bere aitaren heriotzaren ostean, eta autoan erretako baso bat zeharkatzen ari zela out zitzaion erakusketaren ideia, eta 2011an Würth La Rioja Musoean inauguratu zuen. Gerora, Kosme de Barañok idatzitako Erretako Basoa katalogoa argitara atera da.