Erresuma Batua: inoiz baino gehiago gazteak haragia jateari uko egiten ari dira

Erresuma Batua: inoiz baino gehiago gazteak haragia jateari uko egiten ari dira Nerabeen artean jan ohiturak aldatzen ari dira Erresuma Batuan. Euren kezken artean klima-aldaketa eta haragiaren kontsumoa daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batua-inoiz-baino-gehiago-gazteak-haragia-jateari-uko-egiten-ari-dira/@@download/image/veganismo.jpg
2019/12/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nerabeen artean jan ohiturak aldatzen ari dira Erresuma Batuan. Euren kezken artean klima-aldaketa eta haragiaren kontsumoa daude.
Erresuma Batua: inoiz baino gehiago gazteak haragia jateari uko egiten ari dira

Ikerketa baten arabera Erresuma Batuko 11-18 urte bitarteko gazteen %63ren kezka garrantzitsuena ingurugiroa eta klima-aldaketa dira, eta euren herrialdearentzat mehatxu handiena direla uste dute.

Emaitzek erakusten dutenez 18 urteko gazteen %25 begetariano edo beganoa da. Gainera, gazte hauek ingurugiroaz eta klima-aldaketaz haur gazteagoak baino kontzienteago dira eta horregatik hasten dira adin horretan euren jateko ohiturak aldatzen. Hain da horrela, 18 urteko gazteen %76a izugarri kezkatzen dela ingurugiroaz. Beraz, Eating Better Alliance erakundearen datuen arabera errekorra den erritmoan haragia abandonatzen ari dira 18 urteko gazteak. Mantenduko al da joera hau?