Errenteriako Landarbaso abesbatza garaile Indonesian
Baliko Nazioarteko VIII. Abesbatza Jaialdian hartu du parte asteburuan errenteriako abesbatzak. 'Erlijio musikan' eta 'koru mistoetan" lehiatu da eta urrezko bi sari eraman ditu eta Gran Prix saria ere irabazi du.

Landarbaso izan da Europako koru-ordezkari bakarra Indonesian ospatu den jaialdian eta saria errenteriara ekarri dute. Lehendik bazituen nazioarteko 14 sari irabaziak Landarbaso abesbatzak, orain hiru gehiago gehituko zaizkio zerrenda luzeari. Bejondeiela!