'Errementari' Netflixera iritsiko da

Netflix telesail eta film plataforma erraldoiaren familiako kide bihurtuko da datorren astean Paul Urkijoren Errementari filma. Urriaren 12tik aurrera, Urkijoren opera prima ikusgai izango da bertan; hala, Handia filmarekin batera, euskarazko film bat ikusgai izango da plataforman. Aurretik Loreak ere ikusgai izan zen, epe labur batez.
Duela urtebete estreinatu zen Errementari filma, eta ordutik ibilbide arrakastatsua egiten dabil; azken geltokia Donostiako Zinemaldian izan du. Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira filmeko protagonistak; Barandiaranen Patxi Errementaria ipuinean oinarritutako filma da. Oraingoan, ez duzue filma ez ikusteko aitzakiarik izango!
ARTIKULU HAU GUSTATU BAZAIZU:
Labean irakiten dabil Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren Errementari filma. Muskizen, Pobal errementerian errodatzen harrapatu dugu ekipo guztia, filmaketen seigarren astean. Eguraldi zakarra eta lainoa lagun, misterioz betetako fantasiazko filma grabatzen dabiltza...JARRAITU IRAKURTZEN.