Errekan Gora jaialdiak musikaz beteko du Eskoriatza

Errekan Gora jaialdiak musikaz beteko du Eskoriatza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errekan-gora-jaialdiak-musikaz-beteko-du-eskoriatza/@@download/image/2011745599errekan_gora.jpg
2012/12/13
berria
Errekan Gora jaialdiak musikaz beteko du Eskoriatza
Abian da uztailaren 3tik 23ra bitarte herriko hainbat txoko estilo ezberdinetako musikaz eta kale ikuskizunez beteko dituen ekimena. Aurtengoa laugarren edizioa da.

Aitzorrotz Kultur Elkarteak eta Eskoriatzako Udalak elkarlanean antolatu duten IV. Errekan Gora jaialdiak antzerkiz, poesiaz, folkaz eta rockaz kutsatuko ditu herriko hainbat txoko uztailean zehar.

Izan ere, kultur eskaintza ez dute eszena bakarrera mugatuko; horren ordez, gune ezberdinetan zehar barreiatuko dute. Guztira, Eskoriatzako zazpi txokotan izango da zer ikusi eta zer entzun: Herriko plazan, Gernika plazan, HUHEZIn, Ganuzan, Santa Mariñeko plazan eta, aurten lehenengoz, Apotzagan.


Kontzertuen egitaraua


Uztailaren 3an, 19:00tan. Birusen kontraerasoa. Herriko plazan.
Uztailaren 8an, 22:30ean. Ain_1. Azkoaga Enea hotelean.
Uztailaren 9an, 22:30ean. Audience. Huheziko klaustroan.
Uztailaren 15ean, 22:30ean. Malatu. Jose Arana ikastolako patioan.
Uztailaren 16an, 22:30ean. Sokaide. Apotzaga auzoko aparkalekuan.
Uztailaren 22an, 22:30ean. The Cherry Boppers. Santa Marinan.
Uztailaren 23an, 19:30ean. Fiachras. Gernika plazan.