Errefuxiatuen eremuan

Zaatariko errefuxiatuen eremuan (Jordania) Siriatik ihesi joandako 120.000 lagun bizi dira. Nazio Batuen Erakundeak jarritako dendek osatzen dute hiru ospitale, inprobisatutako ehunka saltoki eta Avenue Champs Elysées, Parisko etorbide ospetsuaren izen berbera, duen kale nagusidun asentamendua. Egunean 1.500 pertsona iristen dira, eta hamar haur jaio, batez beste; horien artean soilik 10.000k jasotzen dituzte eskolak. Acnur, Unicef eta bertan diharduten erakundeek aditzera eman dute kanpalekua mantentzeko eta bertan bizi direnen beharrak asetzeko egunean 30.000 dolar behar dituztela. Egoera jasanezina da.