Erreferenduma Sudanen

193 estatu izango dira aurki planetan, baldin eta Sudan hegoaldeak iparraldearekiko independentzia lortzen badu. Munduko estaturik gazteena litzateke orduan, 193.a, hain justu. Lau milioi hiritarrek eduki zuten erreferendumean bozkatzeko aukera joan den urtarrilaren 9tik 15era bitarte. Behin betiko emaitza, ordea, hilabete honen erdialdean helduko da. Baiezkoa gailenduz gero, kolonializazio garaian ezarritako mugak indargabetu eta Sudango hegoalde afro-kristaua banandu egingo da iparralde arabiar-musulmanetik.