Errealitate Handiagotua "packaging"-etan?

Errealitate Handiagotua "packaging"-etan? Errealitate handiagotuaren lehen esperientzietako bat Pokemon Go jokoarekin eduki genuen askok. Honen erabilera ordea harago doa eta inoiz baino txertatuagoa dago marketinean. Murgiltze esperientzia hori "packaging" mundura ere iritsi da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errealitate-handiagotua-packaging-etan/@@download/image/packaging4.jpg
2021/02/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Errealitate handiagotuaren lehen esperientzietako bat Pokemon Go jokoarekin eduki genuen askok. Honen erabilera ordea harago doa eta inoiz baino txertatuagoa dago marketinean. Murgiltze esperientzia hori "packaging" mundura ere iritsi da.
Errealitate Handiagotua "packaging"-etan?

Marketinean punta-puntako teknologiak erabiltzea funtsezkoa da merkatuaren arreta eskuratzeko. Horren barruan sartzen da Errealitate Handiagotua. Azken hau dela eta, inguratzen gaituen munduarekiko harremana aldatu behar izan dugu ohartu ere egin gabe. Izan ere, edozein eremutan aplikatu liteke: publizitatean, modan eta noski packaging-ean.

Errealitate Handiagotuak objetu edo espazio fisiko bat gailu baten pantailan erakusten du eduki digitalak errealitate horretara gehituz. Askok esperimentatu dugu hori Pokemon Go joko famatuaren bitartez gure mugikorrekin. 

Errealitate Handiagotuak packaging-ean ere erabilera izan dezakeela ohartu dira batzuk. Teknika honi esker murgiltze esperientzia kontsumitzaile moduan bizitzeko aukera dugu. Honela, erakunde eta kontsumitzailearen artean ia fisikoa den lotura sortzen da eta gurutzatutako salmentan hazteko aukerak emango dizkie lehen hauei. 

Izan ere, erosketaren momentuan packaging-ak eragin handia du. Hori dela eta, Errealitate Handiagoatua bezalako teknologiak balore erantsia izango luke produktu bat ala beste bat aukeratzerako garaian. Kontsumitzaileek (batez ere millenialek) informazio azkarra eta aldi berean txundigarria bilatzen dute, euren arreta bereganatzen duena. Honen aurrean Errealitate Handiagoatua sekulako aukera da produktuen bilgarrietan. 

Jada Errealitate Handiagotuaren zenbat adibide aurki ditzakegu merkatuan. Zappar deitutako kanpaina deigarria da. Shazam eta Bombay Sapphire elkartu dira Errealitate Handiagotuarekin esperientzia bat eskaintzeko kontsumitzaileari. Honela, Bombay botilaren lepoan dagoen etiketaren bitarteaz animazio bat ikusi daiteke mugikorretan. Bertan, bideo esklusibo bat aurki daiteke Bombay Sapphire-ren errezeta ezberdinekin eta botila arte obra bat bilakatzen duten grafikoekin. 

Beste adibide bat 19 Crime upategi australiarra da. Marka honek istorio kontaketa original bat ere garatu du: Bere ardoen bitartez XVIII. mendean 19 krimen gauzatu zituztelako Australiara bidaliak izan ziren preso britainiarren historiak kontatzen ditu. Botila bakoitza bere etiketan kriminal hauen argazkia erakusten du. Hortik aurrera, aplikazio baten bitarteaz eta Errealitate Handiagotuarekin bakoitzaren historia kontatzen da, presoak berak kontatua. 

Argi dagoena da marketin teknika hau etorkizuna dela, mundu erreala eta birtuala uztartuz markei esperientzia bereziak eskaintzeko aukera ematen baitie. Zer iruditzen zaizu iragarki modu hau?