“Errautsera arteko sugarra"

“Errautsera arteko sugarra" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errautsera-arteko-sugarraquot/@@download/image/30p50-3.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Imanol Zurutuza
30.zenbakia
ELKAR
207 orrialde



Liburu gogor baten aurrean gaude. Gogorra izanda ere, ederra bihurtzen den horietakoa. Idazlea esperientzia pertsonal eta mingarri batetik abiatzen da: emaztearen heriotza. Hala ere, Zurutuza ez da mugatu testimonio hutsera. Haratago doa eleberria. Teknikoki ekarri politak baliatu ditu istorioan zehar, ikuspegi kronologikoarekin jolastuz. Bide batez, aipuz eta gogoetez aberastu du liburua. Esan daiteke eleberriaren generoa gainditzen duela, minaren inguruko gogoeta zabala bihurtzen dela. Badu sufrimenduari buruzko saiakeratik. Literatura eta heriotza uztartzen ditu maisuki. Olagarroaren presentzia ilunak kolpatzen du behin eta berriro irakurlea. Liburuak duen akats bakarra azala da. Liburu eder honek ez zuen hain azal kaskarra merezi.