Erradiografia giltzaren kopia egiteko

Erradiografia giltzaren kopia egiteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erradiografia-giltzaren-kopia-egiteko/@@download/image/63p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Erradiografia giltzaren kopia egiteko
Arthur Richardsonek, AEBetako Denver hiriko bizilagunak, lagun baten furgonetaren giltza irentsi zuen nahigabe, harekin brometan ari zela. Goragalea eragiten eta laxantea erabiltzen saiatu ziren arren, ez zuten giltza eskuratzerik lortu. Furgonetaren jabea ez zegoen prest giltza noiz aterako zain egoteko, eta ospitalean eginiko erradiografia hartuta, burdindegira joan zen. Dendaria zur eta lur geratu zen, baina erradiografiaren irudia erabiliz, giltzaren kopia egitea lortu zuen.