Erradiazioa nabarmen igo da Txernobilen

Erradiazioa nabarmen igo da Txernobilen Suteek 16 aldiz biderkatu dute erradiazioa Ukrainiako gunean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erradiazioa-nabarmen-igo-da-txernobilen/@@download/image/3e542405eaac4534a3ca85ec2dcd1317_18.jpg
2020/04/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Suteek 16 aldiz biderkatu dute erradiazioa Ukrainiako gunean
Erradiazioa nabarmen igo da Txernobilen

Historiako istripu nuklear ezagunena gertatu zen Txernobilen, eta 30 urte beranduago guneko erradiazio maila arriskutsua izaten jarraitzen du. Adituek diote milaka urte beharko direla gunea erabat osatzeko, baina azken asteetan erradiazioa 16 aldiz biderkatu da berriro zonaldean; arrazoia? Suteak.

Asteburu honetan sute handiak erregistratu dira Ukrainiako zonalde horretan; guztira 100 hektarea kiskali dira. Jarraian zabaldutako bideoan azaldu dutenez, Geiger kontagailuak (erradiazioa zenbatzeko tresna) orduko 2,39 sievert markatzen du suteen zonaldean; normalean, gune horretako erradiazio maila gorena arriskutsua bihurtu aurretik orduko 0,5 sievert da, eta maila normalak ez du orduko 0,14 sievert gainditzen. 

 

Ukrainiako agintarien beldurrik handiena erradiazioa biztanledun zonaldetara zabaltzea da, batez ere Kiev hiriburura; Txernobileko zonaldetik 100 kilometrora dago hiriburua. Dena den, oraingoz arriskurik ez dagoela adierazi dute.