Erosiko zenuke mila euroko alkandora hau?

Erosiko zenuke mila euroko alkandora hau? Gezurra badirudi ere, dagoeneko agortu da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erosiko-zenuke-mila-euroko-alkandora-hau/@@download/image/prada-five-split.jpg
2018/07/27
berria
Gezurra badirudi ere, dagoeneko agortu da!
Erosiko zenuke mila euroko alkandora hau?

Lehen begiratuan, ez dirudi alkandora bat, hiru baizik; marra gorriak ditu alde batean, urdinak bestean, eta sugar biziak behean. Ezinezkoa dirudi dena elkarrekin egotea, eta halere, hortxe daude; Pradak diseinatutako alkandora da, eta mila euro balio ditu. Edo zituen; dagoeneko agortu egin da, gezurra badirudi ere.

Zergatik jarri da alkandora bitxi hau horren modan? Alde batetik, famatuek jantzi dutelako; Jeff Goldblum aktoreak (Jurassic Park) Jimmy Kimmelen showean jantzi zuen, eta baita Pusha T musikariak edota Marc Goehring moda diseinatzaileak. Bestetik, Pradak modan jarri ditu barbakoa-alkandorak; irudi deigarriekin eta itxura xelebrea emanez, 90ko hamarkadara itzultzen gaituzte. Eta zuk, jantziko zenuke?