Erlijio ezberdinetako meskita

Erlijio ezberdinetako meskita https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/06/04
albiste-laburra
Erlijio ezberdinetako meskita
Abu Dhabiko Sheikh Zayed Grand Mosque meskita erlijio ezberdinetako jarraitzaileen elkargune izateko asmoz inauguratu zuten 2007an, bederatzi urteko lanen ostean. Sinismen islamiarraren jarraitzaileen kultuzko eraikina bada ere, mundu osotik etorritako turistek zabalik topatuko dituzte 20.000 metro karratuko meskitaren ateak. Tenpluaren filosofia deigarria da oso, sinistun ez direnek, normalean, halako lekuak azkar eta ikusle huts moduan soilik bisitatu ditzaketela kontuan hartuz. 2004an zendu zen Arabiar Emirerri Batuetako lehen sultan Zayed ibn Sultan Al Nahayaren omenez jarri zioten izena, eta arkitektu italiar eta britainiarrek bertakoekin elkarlanean osatu zuten proiektua.