Erle bat maskota moduan

Erle bat maskota moduan Ingurumenaren mesedetan intsektu hauei lekua egingo zenieke zure etxean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erle-bat-maskota-moduan/@@download/image/photo2-wildbeesathome.jpg
2018/06/19
berria
Ingurumenaren mesedetan intsektu hauei lekua egingo zenieke zure etxean?
Erle bat maskota moduan

Ausartuko zinateke erle bat etxeko animalia moduan izaten? Hori da hain zuzen ingurumenarentzat (eta guretzat) horren garrantzitsuak diren intsektuak salbatzeko Tom Strobik eta Claudio Sedivyk garatu duten proiektua. Suitzako bi biologo hauek erleen heriotza tasa altua gelditu nahi dute, eta beren proposamenarekin, gutako bakoitzak erle batzuk salbatzeko aukera izango du.

 

Aspalditik ohartarazi gaituzte; pestizidek, klima aldaketak eta laborantza intentsiboek flora suntsitu dute, eta haiekin batera, erleak masiboki hiltzen ari dira. Urtetik urtera, erlezainek geroz eta ezti gutxiago jasotzen dute; zoritxarrez, merkatuan ez da jaitsiera hori nabari, ezti enpresa erraldoiek bestelako elementuekin nahasten dutelako eztia, ekoizpena puztuz.

 

 

Eta zergatik da horren garrantzitsua erleak salbatzea? Zergatik entzun ohi dugu erlerik gabe ez dugula etorkizunik? Hona hemen datu beldurgarri bat: badira 100 landare espezie munduko elikagaien % 90 ordezkatzen dutenak; bada horietatik %70 erleen polinizazioa behar dute bizirauteko. Erleak dira beraz jaten dugunaren gehiengoa hezteko erantzuleak.

 

Guzti hori oso ondo dago, baina... eta etxera eramaten dudan erle horrek ziztatzen banau? Lasai; suitzarren proiektuak erle langileak ditu helburu, ez ezti egileak. Erle langileek ez dute erreginarik, ez dute ziztatzen eta ez dute eztirik egiten. Aldiz, lagun iletsu hauek polinizatzaile sutsuak dira; haietako bakoitzak 300 erle ezti egileek adina polinizatu dezake! Izugarri maite dituzte fruta arbolak, marrubi landareak masustak eta mugurdiak. Etxean maskota berria izateko prest?