'Erlauntza' filma Donostian

'Erlauntza' filma Donostian Aire librean eskainiko dute bihar, ostirala, Alde Zaharreko Trinitate plazan, 22:00etan. Ezkon aurreko agurra ospatzeko asteburu pasa landetxe batera joaten den lagun kuadrilla baten istorioa kontatzen du pelikulak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erlauntza-filma-donostian/@@download/image/erlauntza_enjambre_still_1-1200x503-1.jpg
2021/08/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

 

Aire librean eskainiko dute bihar, ostirala, Alde Zaharreko Trinitate plazan, 22:00etan. Ezkon aurreko agurra ospatzeko asteburu pasa landetxe batera joaten den lagun kuadrilla baten istorioa kontatzen du pelikulak.
'Erlauntza' filma Donostian

Zinema Kalean programaren barruan hainbat film eskaintzen ari dira Donostian hiriko gune irekietan, batzuk estaliak izanik ere. Agur Etxebeste! eta Errementari eskaini zituzten joan den astean eta bihar, ostirala, Erlauntza pelikularen txanda izango da. Gaueko hamarretan eskainiko dute Alde Zaharreko Trinitate plazan. Emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko azpidatziekin. 

Erlauntza filmak asteburu pasa landetxe batera joango den txikitako lagun kuadrilla baten istorioa kontatzen du. Haietako bat ezkontzekotan da eta ezkon aurreko agurra ospatuko dute bertan. Urteak ez dira, ordea, alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ez da garai batean bezalakoa, ala bai? Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Mireia Gabilondok zuzendutako film honetako aktoreak honako hauek dira: Aitziber Garmendia, Leire Ruiz, Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Getari Etxegarai eta Sara Cozar. 

Komenigarria izango da emanaldira garaiz hurbiltzea, edukiera mugatua izango baita. Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea izango da.