Eriz Alberdi: "Monica Belluccirekin pasatuko nuke gau ero bat"

Arte Eszenikoen Tailerrean (TAE) ikasi ondotik, 'Arde Bilbao' antzezlanarekin debutatu zuen Eriz Alberdik (Bilbo, 1979). Abentura berrien maitalea da eta argi du sexurako ez dagoela garai txarrik.
Gazte hasi zinen. Aurpegi ezaguna izateak laguntzen al du honetan?
Kuriositateak jota hurbildu zaizkit gehiago ligatzeko intentzioarekin baino!
Nola dago panorama Bilbo aldetik?
Nire kasuan nahiko ilun. Hala ere, Euskal Herrian, nahi adina ez baina larrutan egin egiten da...
Gau erromantiko baterako aurrekari onena?
Afari bat, ardo ona eta postrerako, berriz, marrubiak, esne kondentsatua eta imajinazioa.
Ondoren, soinu banda kuttuna?
Bestearen ahotsa eta arnasa, dudarik gabe!
Jarraitzaileren batek egin al dizu inoiz proposamen lizunik?
Ez, eta noiz iritsiko zain nago...
Zein da inoiz bota dizuten piroporik politena?
Baten bat bota didate, baina ez dut gogoratzen. Hori bai, nire begiek erakartzen dute arreta gorputzeko beste atal guztiek baino gehiago.
Eta harrigarriena?
Ezpain sexiak ditudala esan zuen behin lankide batek...
Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Baserri abandonatu batean.
Zein aktorerekin konpartituko zenuke gustura gau ero bat?
Bakarra aukeratu behar badut, Monica Belluccirekin!
Baduzu aitortu dezakezun sekreturik?
Aitortuz gero, ez da sekretua! Tira, pista moduan, begietarako zetazko zapi luze batekin du zerikusia. Gehiago jakin nahi baduzu, badakizu, proposatu!