Ereserkiaren fanatikoak

Ereserkiaren fanatikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ereserkiaren-fanatikoak/@@download/image/91p10thailand.jpg
2012/12/13
berria
Thailandiako errepide-zirkulazioa kaotikoa da berez, eta gidariek nazka-nazka eginda bukatuko dute bertako jeneral-ohi talde batek aurkeztutako proposamena onartzen bada. Militar horiek proposatu dutenez, egunsentian eta iluntzean, Thailandiako bandera jaso eta jaisten den uneetan, gidariek ibilgailuak gelditu beharko lituzkete erresumako ereserkia entzuteko. Era horretan, “tradizioak babestu eta nazionalismoa piztu” nahi dutela diote militarrek.