Erdi aroan girotutako pelikulek gezurra diote: garai hartako gerrarako zaldiek egungo pottoken neurria zuten

Gogoratzen Mel Gibson Braveheart pelikulan zaldi dotoreen gainean? Bada, erdi aroko gerrarako zaldiak pottoka moderno baten neurria dute. Hori dio Exter Unibertsitateko arkeologoek argitaratu berri duten ikerketa batek.
Erdi aroko zaldiak gehienez 1,4 metro garai ziren, ikertzaileek argitu dutenez. Argi dagoena da, ordea, neurria ez dela guztia, izan ere, garai hartako erregistro historikoek erakusten dutenez, diru asko xahutu zen hauen garapenean, entrenamenduan eta mantentze lanetan.
Aurkikuntza hau Oliver Creighton irakaslea buru duen arkeologo taldeak egin du. Honela, jakin dute, erdi aroko zaldiak ez zirela beti gerrarako hazten bere neurriaren arabera, baizik eta funtzio ezberdinetarako egokiak izan litezkeen ezaugarrien arabera aukeratzen zirela.
Aditu talde honek historiako datu bilketarik handiena egin du, K. O. 300 eta 1650 urte bitarteko, zaldi ingelesak aztertuz, guztira 171 zaldi aurkitu baitira leku ezberdinetan. Material guzti hau egungo animaliekin alderatu zuten eta jakin dute euren eskeletuak denborarekin aldatzen joan direla etxeko erabileraren edo gerrarko erabileraren arabera. Honela jakin da, erdi aroko zaldiak neurriz baxuak zirela ondorengo garaietakoekin alderatuz, baina baita aurreko garaietakoekin alderatuta ere.