Erbia ehiztariaren aurka

Erbia ehiztariaren aurka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erbia-ehiztariaren-aurka/@@download/image/43p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Erbia ehiztariaren aurka
Aho bete hortz geratu zen Juergen Marwedel ehiztari alemaniarra, ehizan ari zela, erbi batek eraso egin zionean. Cellesche Zeitung egunkariak argitaratu duenez, erbiak kosk egin zion gizonari oinean, eta ehiztariak makil bat erabili behar izan zuen erbia uxatzeko. Marwedelek adierazi duenez, txiza egin zuen zauriaren gainean hura desinfektatzeko. Izan ere, erasoak ezustean harrapatu zuen gizona eta ez zuen zauria garbitzeko beste ezer.
Ehiztarien kontra matxinatu al dira animaliak?