“Eraztunen Jauna I - Eraztunaren Elkartea"

“Eraztunen Jauna I - Eraztunaren Elkartea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eraztunen-jauna-i--eraztunaren-elkarteaquot/@@download/image/30p50-2.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: J.R.R.Tolkien
30.zenbakia
Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
TXALAPARTA
540 orrialde



Erdialdeko Lurraldearen Hirugarren Aroan gaude. Eraztuna galdutzat jotzen da. Isildurren eskutik Anduin Handiaren uretara jauzi zenetik, inork ez du haren berririk izan. Eraztun gehiago zeuden,  arraza ezberdinen artean —elfoak, gizakiak, nanoak...— banatuta. Hiru kenduta, beste denak Sauron ilunaren esku daude gaur egun. Bakar horrek, ordea, denak menpera ditzake. Erdialdeko Lurralde osoa goberna dezake. Ezustean, eraztun hori Frodo hobbitaren eskuetara helduko da, osaba duen Bilbo Zorrozabalen opari. Sauron dagoeneko ohartu da eraztuna "bizirik" dagoela eta Zaldi Beltzak igorri ditu haren bila. Gandalf aztiaren aholkuak jarraituz, bide luze bati ekingo dio Frodok, Sam, Merry eta Pippin lagun dituela. Rivendellera abiatuko da, bertan ospatuko den Kontzilioan aurkikuntzaren berri ematera. Haraino iristea ez da samurra.