Eraztunen jauna

Ameriketako Estatu Batuetan, ezkondu baino lehen sexu harremanik izan nahi ez duten gazteak ugaritzen ari dira. Silver Ring Thing da sexu-abstinentzia bultzatzen duen talde nagusia eta eraztuna da haren ikurra. Oraintsu, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta Irlandan, Eskozian eta Ingalaterran ekimena aurkeztu du. Azter dezagun zer dagoen ekimen honen atzean.
Ameriketako Estatu Batuetan gero eta arrakasta handiagoa dute sexu-abstinentzia bultzatzen duten taldeek. Talde hauek emandako datuen arabera, 40.000 gazte estatubatuar inguruk zin egin dute, ezkondu arte, ez dutela 'birjintasuna' galduko. Azkenaldion, halako taldeen artean, Silver Ring Thing izenekoa arrakasta itzela izaten ari da.
Silver Ring Thing (Zilarrezko Eraztun Objektua) kristautasunean oinarritutako programa da eta Denny Pattyn apaiz ebangelistak sortu zuen 1995ean. Helburua garbia da: estatubatuar gazteek, ezkondu arte, sexua alde batera uztea. Horretarako, Denny Pattynek sortutako taldeak gazteak 'konbentzitzen' ditu, ezkondu baino lehen sexu harremanik ez dutela izango zin egin dezaten. Sexu harremanik izan badute ere, gazteek zin egin dezakete, 'berbirjinizazio' prozesuari ekiteko, hain zuzen. Aginduaren eta 12 dolarren truke, elkarteak opari 'ederra' ematen die gazteei: biblia eta eraztun bana. Eraztunak ondorengo idatzia du: "Ye shall abstain from fornication". "Ez dut larrurik joko", alegia.
Marketing-ean adituak
Silver Ring Thing-eko kideek ederki dakite elizkizun klasikoak ez direla erakargarriak izaten gazteentzat. Horregatik, gazteak bereganatzeko bitartekoak erabiltzen dituzte herriz herri egiten dituzten aurkezpenetan: bi ordu irauten duen ekitaldian argi koloretsuak, soinu ozenak, kontzertuak eta bideoak dira nagusi. Hau da, dinamismoa, gazteen eta nerabeen arreta bereganatzeko. Edukiak baino, edukiontziak du garrantzia. Horren adierazgarri, kanpainaren irudia: ez dute taldeburu Pattyn-en irudia erabiltzen, Miss Amerika izandako Erika Harold erakargarriarena baizik. Marketing-ean iaioak direla ezin uka.
Sexu gaixotasunak aitzakia
Elkartekideek diotenez, Ameriketako Estatu Batuetako 260 milioi biztanleetatik 65 milioik (%25) sexu bidez kutsatutako gaixotasunen bat dute. AEBetako gizartearen sektore atzerakoienen arabera, 60ko hamarkadako sexu iraultza eta ondorengo promiskuitatea da arrazoia. "1960an, sexu gaixotasunak bi baino ez ziren. Gaur egun, aldiz, 30etik gora dira", adierazi izan du Pattynek. Antza, horixe da sexu harreman eza bultzatzeko arrazoia. Dena dela, zer dago horren atzean; gaitzak ekiditeko egitasmoa ala gizartean balore kristauen interpretazio jakin bat bultzatzea?
Elkarteburu Denny Pattynek ez du gauza bera esaten jendaurrean edo esparru pribatuan. Publikoki, helburua sexu gaixotasunak ekiditea da. Pribatuan, ordea, honakoa aitortu zion BBC Erresuma Batuko telebistako kazetari bati: urte luzez alferrik saiatu zela ezkontzatik kanpoko sexu harremanei bidea mozten. Horregatik erabiltzen al du orain sexu gaixotasunen aitzakia? Alferrikako saioek bultzatuta, ala?
Munduaren amaiera iristear
Bestalde, Silver Ring Thing taldearen sustatzailearen ustez, munduaren amaiera iristear dago eta datorren belaunaldiarekin Jainkoa berriro ere Lurrera etorriko da. Hau entzunda, batek baino gehiagok denbora 'aprobetxatu' egin behar dela pentsatuko du. Ziur. Badakizue: parranda, sexua Argi ibili, Pattynen ustez, Jainkoa ez baita esker ona ematera etorriko. Aitzitik, Azken Judizioaren eguna izango da. Eta sexu abstinentzia Jainkoaren amorruaz salbatzeko tresna omen da. Laburbilduz: Jainkoa sutan dago gurekin, eta sexu harremanik ez izateak eta eraztuna eramateak hura goxatzen lagun dezake. Beraz, badaezpada, hobe sexuari bizkar ematea eta ditxosozko eraztuna janztea
Eraztuna gerturatzen ari da
Jakina, Zilarrezko Eraztunaren laguntxoek ez dute balore hauek hedatzeko traba ekonomiko larriegirik. Izan ere, gizarte sektore atzerakoienek emandako dirulaguntza handiez gain, estatubatuar guztien poltsikoetatik ere dirua jasotzen dute; Alderdi Errepublikarra Washington-en jaun eta jabe denetik, halako elkarteei gero eta diru gehiago ematen diete. George Bush AEBetako presidenteak gerra fronte guztietara zabaltzeko asmoa du, eta elkarte hauek bere moralitate kristaua inposatzeko tresna ezin hobea dira. Iaz, 120 milioi dolar 100 milioi euro inguru eman zizkien sexu-abstinentzia bultzatzen duten taldeei. 2004an, Bushen administrazioak 700.000 dolar 583.000 euro eman zizkion Silver Ring Thing elkarteari. Ulertezina, bere burua akonfesionaltzat duen herrialde batek horixe dio AEBetako Konstituzioak taldeoi halako dirutza ematea.
Esan bezala, Zilarrezko Eraztunak AEBetako du indar handien, baina kanpaina beste toki batzuetara ere zabaltzen ari da. Izan ere, hilabeteotan zenbait elkartekide Ingalaterran, Eskozian eta Irlandan dabiltza. Gainera, taldearen web guneak Silver Ring Thing-en ikuskizun erlijiosoa norberaren herrira eramateko aukera ematen du. Euskal Herrian halakorik ikusiko al dugu? Web guneari dagokionez, argi dago internauta askok ez duela haien jarrerarekin bat egiten: "Izan dudan sexurik onena, ezkondu aurrekoa", idatzi die chat-ean internauta batek.