Eraul

Eraul https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Eraul
168.zenbakia
Eraul
Ura, Etxea eta Katarsia. Hiru abestiko EPa eskaini digu Asier Beramendi donostiarrak. Literatura gustuko du eta pasarteen irakurketak egiten ditu kontzertuetako abestien tarteetan. Kontzertuetan, beharrezkoa denean, bateria, pianoa, baxua, gitarrak, biolinak, txeloa edota ukelelea ere erabiltzen dituzte. Ura oso lasaia da, inork ez luke esango abestian hainbat intrumentuk parte hartzen dutenik. Etxea ezaguna genuen, aurretiaz beste bertsio baten bideoa plazaratu baitzuten, eta bertsio hau antzekoa den arren soinuan bikaintasunean irabazi du. Eta azkenik, Eraul zer den hobekien deskriba dezakeen kanta dugu: Katarsia.