Eraldaketari buruzko erakusketa Gasteizko Montehermoson

Eraldaketari buruzko erakusketa Gasteizko Montehermoson https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eraldaketari-buruzko-erakusketa-gasteizko-montehermoson/@@download/image/2010282253Montehermoso.JPG
2012/12/13
berria
Bi urtez eraldaketa sozialaren inguruan ikertzen aritu osteko emaitza da ostiralean, hilak 12, Gasteizko Montehermoso Kulturunean zabalduko duten erakusketa.

Berlingo harresia erori zenez geroztik gaur egun arte munduko hainbat gizartetan jazo diren eraldaketa sozialak islatzen dituzten artelan irudimentsu eta analitikoak topa ditzake bisitariak Gasteizen.
Besteak beste, Vycheslav Akhunov, Ciprian Muresan eta Nicoline van Harskamp artisten lanak maiatzaren 2ra arte izango dira Gasteizko Montehermoso Kulturunean ikusgai.