ERAIKIN HONEK MUSIKA SORTZEN DU EURIA EGITEN DUENEAN

Inork ez du dudan jartzen beharrezkoa dela euria bizitzarako, baina askotan planak zapuztu ohi dizkigu eta gehiago kostatu ohi zaigu kalera ateratzea. Alemanian asmatutako ideia honekin ordea bertakoak ez dira euriaren beldur, alderantziz, askotan beraiek dira zaparradaren baten zain egoten direnak.
Dresden hirian, Neustald Kunsthofpassage gunean kokatzen da eraikina eta euria egiten duenean instrumentu musikal ikaragarri bilakatzen da. Eraikuntza Neustadt auzoan kokatzen da eta gai ezberdinetako bost eraikin daude bertan; besteak beste argiak, animaliak, pertsonaia mitologikoak eta noski, musika. Eraikina Anette Paul eskultorearena da eta sortze lanetan Christoph Rossner eta André Tempel diseinatzaileek lagundu zioten. Bitxikeri moduan esan hiru artista hauek eraikin horretan bizi direla. Eta zuri, gustatzen al zaizu euriaren zarata?