Eraikin historiko baten aurrean McDonalds bat irekitzea debekatu dute Erroman

Eraikin historiko baten aurrean McDonalds bat irekitzea debekatu dute Erroman Caracallaren termetan janari azkarreko denda jarri nahi zuten, baina gobernuak atzera bota du proiektua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eraikin-historiko-baten-aurrean-mcdonalds-bat-irekitzea-debekatu-dute-erroman/@@download/image/baths-of-caracalla-rome.jpg
2019/08/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Caracallaren termetan janari azkarreko denda jarri nahi zuten, baina gobernuak atzera bota du proiektua.
Eraikin historiko baten aurrean McDonalds bat irekitzea debekatu dute Erroman

Lehen begiratuan hondakin soilak diruditen arren Carcallaren termak Erromatar Inperioko aztarna baliotsua dira. Hain zuzen, Carcalla Erromako enperadorea izan zen K. A. 211 eta 217 urte bitartean. Garai horretan, terma horiek 1.600 lagun inguruk bisitatzen zituzten, eta eraikinak 80.000 metro kubiko urreko gaitasuna zuen. Lurrikara batek eraikina suntsitu zuen Erromako Inperioaren amaieraren ondoren (847. urtean) eta mendetan abandonaturik egon zen, hondare historiko bihurtu zuten arte. 

 

Hain zuzen, gune turistiko garrantzitsua dira termak, bertan mosaiko baliotsuak gordetzen direlako; horrekin batera, urtero bertan egonaldia egiten du Operaren Antzokiak. Gauzak horrela, zergatik ez ireki janari azkarreko denda bat eraikin turistikoari pega eginda?

Hala, McDonalds enpresak termen aurrean denda bat irekitzeko baimena eskatu zien agintari italiarrei, eta hauek, baiezkoa eman zioten hasiera batean; ezezkoa Erromako alkate Virginia Raggiren ahotik iritsi zaio enpresari. Alkateak komunikatu bat igorri zuen baimena bertan behera utziz; arrazoien artean, monumentu historikoen ingurua "errespetatzea" eskatu zuen.