Erabakiak hartzeko gaitasunen eremua hobeto dezakete bideo-jokoek
Komunikabideek, sarriegi, bideo-jokoak eragin negatiboekin lortu ohi dituzte. Gehiegi jolastea kaltegarria izan baliteke ere pertsona batzuentzat, bizitzan gauza guztiekin bezala, beren alde ona ere badute, adibidez, onura kognitiboak sortu ditzakeela.
Bideo-jokoetara usu jolasten duten pertsonek erabakiak hartzeko gaitasun motorrak garatuagoak izan ohi dituzte bideo-jokoetan aritzen ez diren pertsonekin alderatuta. Hala dio behintzat, Georgiako Unibertsitateko ikerketa batek.
Ikerketaren egileek erresonantzia magnetiko funtzionaleko irudiak erabili dituzte horretarako. Egindako aurkikuntzen arabera, bideo-jokoak erabakiak hartzeko gaitasuna entrenatzeko tresna ezin hobea lirateke.
Bideo-jokoak modu burutsuan erabiliz gero, entrenamendu moduan, adibidez, erabakiak hartzeko eraginkortasuna hazi egingo litzateke. Beraz, neurritasunez jokatuz gero bideo-jokoek abantailak dituzte.
Aipatu bezala, ondorio hauetara iristeko, ikertzaileek erresonantzia magnetikoko irudiak erabili zituzten unibertsitatean zeuden 47 parte hartzaileren jarduera neuronala behatzeko. Horietako 28k erregulartasunez jolasten zuten bideo-jokoetara, beste 19k ez. Behatu zutenaren arabera bideo-jokoetan aritzen zirenak azkarragoak eta zehatzagoak ziren euren erantzunetan.
Ikerketaren beste ondorio interesgarri baten arabera, zeregin ezberdinetarako garun-erantzun ezberdinak zituzten bideo-jokoetan aritzen zirenek eta aritzen ez zirenek. Bideo-jokalariek garuneko gune zehatzak hobetuak dituzte, horien artean aipatutako erabakiak hartzeko gunea.

