Epi eta Blas, bikote?

Epi eta Blas, bikote? Sesamo auzoko egileak ez dira ados jartzen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/epi-eta-blas-bikote/@@download/image/Cataluna-Declaracion_de_Independencia-Carles_Puigdemont-Twitter-Barrio_Sesamo-La_Jungla_253737396_50141321_1024x576.jpg
2018/09/19
Sesamo auzoko egileak ez dira ados jartzen!
Epi eta Blas, bikote?

Mark Saltzman Epi eta Blas pertsonaien gidoilariari bota zioten galdera duela gutxi; bikote ote dira bi panpinak? Saltzmanen hitzetan, bere bikote harremanean oinarritu zen haien istorio asko eraikitzeko, eta askotan haiei ere Epi eta Blas deitzen zietela gaineratu zuen. Hala, urtetako zurrumurruak konfirmatzen zituen; panpinak bikote ziren.

Dena den, Sesamo auzoko arduradunek zein Frank Oz pertsonaileen beste egileetako batek, gezurtatu egin dute. Telesailaren arduradunen arabera, panpinak eskolaurreko haurrei zuzenduta daude, eta ez dute sexurik: "Soilik bi lagun onen rola betetzeko helburua dute". Antzekoa adierazi du Ozek: "Primeran iruditzen zait Saltzmani pertsonaiak homosexualak direla iruditzen bazaio, baina ez da hala. Eta gainera, zer axola dute beren sexu gustuek? Zergatik definitu behar ditugu heterosexual ala homosexual bezala?".

Urteak dira Epi eta Blas bikote direnaren zurrumurrua aireratu zirela, eta 2013an homosexualen eskubideen ikur bihurtu ziren, New Yorker aldikariak ala marraztu zituenean bere azalean, ezkontzeko eskubidea aldarrikatuz.