Epalzaren Alargunak irabazi du Kameratoia

Epalzaren Alargunak irabazi du Kameratoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/epalzaren-alargunak-irabazi-du-kameratoia/@@download/image/2011726313irabazleak-1_copia.jpg
2012/12/13
berria
Larunbatean, uztailak 23an, izan zen Kameratoiaren sari banaketa eta Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatu zuten epaimahaiak Epalzaren Alargunak, JR Producciones eta Ez Dok 1, Ez Dok 3 egileak saritu zituen. 

Pasa den larunbatean izan zen Kameratoiaren zazpigarren edizioan parte hartu zuten guztien azken hiztordua, lan guztien proiekzioa eta sari banaketa, besteak beste.
Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatu zuten Kameratoiaren epaimahaia eta lan guztien proiekzioa egin ondoren, hiru irabazleen izenak jakinarazi zituzten.
Lehendabiziko saria, 1.500 eurokoa,  Epalzaren Alargunak irabazi zuen. Lan honetan Garazi eta Maddi dira protagonistak, eta arratsalde pasa urtegira joan direneko elkarrizketa surrealistak biltzen ditu.
Bigarren saria, 1.200 eurokoa, JR Producciones-ek irabazi zuen. Kasu honetan Abokalipsiaren inguruko lana da eta Jangoikoak bekatari guztiak zigortuko ditu.
Azkenik, hirugarren saria, 900 eurokoa, Ez Dok 1, Ez Dok 3-k irabazi zuen eta Gaizka antropologoak, euskal gizartean aldaketak eragiten dituenleku baten ikerketa kontatzen du.