Entzumenezko gailua duen Barbie panpina

Entzumenezko gailua duen Barbie panpina Panpina inklusiboak merkaturatzen dabil Mattel azkenaldian, eta oraingoan, entzumenezko gailua duen Barbie-a kaleratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entzumenezko-gailua-duen-panpina-kaleratu-du-barbiek/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-18 a las 8.45.42.png
2022/05/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Panpina inklusiboak merkaturatzen dabil Mattel azkenaldian, eta oraingoan, entzumenezko gailua duen Barbie-a kaleratu du.
Entzumenezko gailua duen Barbie panpina

Mattel jostailu marka ezagunak entzumenezko gailua duen lehen Barbie panpina kaleratu du, panpina inklusiboen bildumaren barruan. 

Bilduma honetan jada badago gurpildun aulkian dagoen Barbie-a, bitiligoa duena, protesiduna eta ilerik gabea, beste askoren artean. 
Erakundeak hauxe adierazi du: "Harro gaude entzumenezko gailua duen Barbie-a aurkezteaz. Honekin, haurrei errealitate ezberdinak irudikatzeko aukera eman nahi diegu". 

Modu honetan, marka ezagunak, estereotipoekin hautsi nahi izan du, munduan dagoen dibertsitatea beren produktuetan islatuz; izan azal kolore ezberdinak merkaturatuz, ile mota ezberdinak, garaierak edo proportzio askotarikoak. 

Barbie 1959. urtean merkaturatu zuen lehengoz Mattel-ek. Bere sortzailea Ruth Handler izan zen eta panpina ezagunaren izena bere alaba Barbararen omenez jarri zion.