Enpresari apala

Enpresari apala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/enpresari-apala/@@download/image/92p4japaka.jpg
2012/12/13
berria
Yukio Sakamoto japoniar enpresari bat da. Elpida Memory lantegiko burua, zehatz esateko. Mundu mailako krisiak kezkatuta, Sakamotok azaroko eta abenduko soldatarik ez jasotzea erabaki zuen. Baina ez hori bakarrik, izan ere, datozen hilabeteetan soldata erdia baizik ez du jasoko. Eta horrela jarraituko omen du, enpresaren egoera hobetu bitartean. Keinu polita soldata erdiarena, baina… gu ere ederki biziko ginateke, erdia ez, bere laurdena jasota!