Energia berriztagarriek erregai fosilak gainditu dizute lehen aldiz Europar Batasunean

Energia berriztagarriek erregai fosilak gainditu dizute lehen aldiz Europar Batasunean 2020ko lehen erdian lehen aldiz energia berriztagarriek erregai fosilak gainditu zituzten eta Europar Batasuneko elektrizitatearen %40 sortu zuten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/energia-berriztagarriek-erregai-fosilak-gainditu-dizute-lehen-aldiz-europar-batasunean/@@download/image/energia-baterias-solares-solares-energia-alternativa_87689-1468.jpg
2021/02/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2020ko lehen erdian lehen aldiz energia berriztagarriek erregai fosilak gainditu zituzten eta Europar Batasuneko elektrizitatearen %40 sortu zuten.
Energia berriztagarriek erregai fosilak gainditu dizute lehen aldiz Europar Batasunean

2020ko lehen erdialdean Europar Batasuneko 27 herrialdek bere elektrizitatearen %40 energia eolikotik, eguzkiaren energiatik, hidraulikotik eta biomasatik eskuratu zuten. 2019ko bigarren erdialdean oraindik erregai fosilen atzetik zeuden energia berriztagarriak. Egun horri buelta ematea lortu da. 

Datu hauek Ember erakunde britainiarrak eskaini ditu. Klimaren inguruko aditu independenteekin batera burutu da ikerketa eta Ember-ek sei hilabetero txosten bat osatzen du energia berriztagarrien inguruan. Azken txosten honek eskaini dituen datuak itxaropentsuak dira benetan. 

Energia berriztagarriak %11 igo ziren eta energia eolikoa eta fotovoltaikoak bere horren energia guztiaren %21 ordezkatu zuten Europar Batasunaren elektrizitate ekoizpenaren barruan 2020 lehen seihilekoan. Aldiz, Danimarkan eguzkiaren energiaren %64 eskuratu zen, Irlandan %49, Alemanian %42 eta Espainian %30.

Aldi berean, erregai fosiletatik lortutako energia jatsi egin zen modu esanguratsuan (%18). Zehazki Espainiar Estatuak eta Italiak sekulako beherakada atzeman zuten. Alta, sare elektrikoek energia eoliko eta eguzkiaren datu onak ondo jasan dituzten, eskari eta eskaintzaren malgutasun eza agerian jarriz.