Enemy at the Gates (Enemigo a las puertas) **

Enemy at the Gates (Enemigo a las puertas) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/enemy-at-the-gates-enemigo-a-las-puertas/@@download/image/7p42-2.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jean-Jaques Annaud. Aktoreak: Jude Law, Joseph Fiennes, Ed Harris, Rachel Weisz. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua / Alemania / Irlanda. Urtea: 2001. Iraupena: 131 minutu.
7.zenbakia
Enemy at the Gates (Enemigo a las puertas)   **
II. Mundu Gerran girotutako drama epiko hau Europako zineman egin den ekoizpenik garestienetakoa da. Alemaniarrek Estalingrado setiatu dute, eta borroka inoiz baino odoltsuagoa da. Vassili Zaitsev frankotiratzaileak ehun soldadu alemaniar baino gehiago hil ditu dagoeneko. Hala, frankotiratzaile errusiarraren mehatxuari aurre egiteko, haien frankotiratzailerik onena bidaliko dute alemaniarrek Errusiako Frontera. Ed Harris aktorearen interpretazioa ezinhobea da beste behin. Odola, izerdia, malkoak eta maitasuna uztartzen ditu pelikulak. Ikusgarria den arren, espiriturik gabeko ekoizpen hanpatua da.