Eneko Longarte: "Diskoak jendea larrua jotzera bultzatzen badu poztuko naiz"

Eneko Longarte: "Diskoak jendea larrua jotzera bultzatzen badu poztuko naiz" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
elkarrizketa
Eneko Longarte: "Diskoak jendea larrua jotzera  bultzatzen badu poztuko naiz"
Emon taldeak aldakak astintzen jartzen gaitu Eneko Longarteren (Abadiño, 1988) ahotsarekin. Kaleratu berri duten ‘Sua’ azken lanarekin astinduko al ditu bereak plaza guztietan?


Nola pizten du ‘Sua’ Eneko Longartek?
Bere alderik bihurrienari bidea libre utzita, bera izanda; ez du tranparik egiten!

Zerk limurtzen zaitu?
Begirada seguru baina aldi berean bihurriak. Baita leku zein momentuak aukeratzerakoan mugarik ez izateak ere. Momentua ez da aukeratzen, momentua bera da zu aukeratzen zaituena... Eta momentu horretan, zast!

Ohean, nahiago al duzu ‘Konfeti kolore’ apur bat edo soiltasun maitalea zara?
Konfeti kolore nahikotxo, asko, kilokada bat konfeti. Gauza sinpleak ez datoz nirekin bat.

‘Musu isila’, ‘Zure sua’, ‘Desira dudan bezala’… larrua jotzeko diskoa al da Emonen azkena?

Txortan egiteko balioko duen ez dakit, baina jolasari bide emateko seguru baietz. Diskoak jendea larrua jotzera bultzatzen badu poztuko naiz. Disfruta dezagun diskoaz orduan.

Zein da txortan egiteko gehien atsegin duzun lekua?
Kazetari baten mahaia… kar, kar, kar!

Eta probatu duzun zoroena?
Urkiolako hiru gurutzeak.

Lotsagorritu zaituen proposamenik egin al dizute inoiz?
Ez da lotsagorrituko nauen sexu proposamenik munduan.

Zeintzuk dira gau bero baten osagai perfektuak?
Zoramena, pasioa eta ‘Sua’!

Zer ezin duzu jasan?
Norbait nigana etorri eta segurtasunez ekiten dionean. Oso pertsona gozo eta mimosoa naiz, baina klik egiten dudanean... agur! Eta erretzaileei mania diet. Interesaren ehuneko handi bat galtzen dute, kearen etsairik nagusienetakoa naiz eta.

Txorbagenda daukazu?
Ez, ez dut horrelakorik erabiltzen. Eskolan hasi nintzenetik ez dut harreman onik izan agendekin. Azterketak eta etxeko lanak apuntatzearena ez zitzaidan oso ‘erotiko-festiboa’ iruditzen.

Kapelarekin ikusten zaitugu beti. Txortan egiteko ere janzten duzu?
Berotasunak kiskaltzen nauenean beste kapela mota bat janzten dut. Txapela buruan... baina zein burutan?

Kalabazarik eman al duzu inoiz?
Bai noski, mundu guztiak bezala.

Eta zuri, eman dizkizute?
Baita. Ezin da mundu honetan denen gustukoa izan.

Zein da larrua jotzeko kanta aproposa?
Eric Clapton eta B. B. King-en Theree O'Clock Blues, adibidez.