Emma González, AEBetako armen aurkako borrokaren heroia

"Sei minutu eta 20 segundo. Denbora hori nahikoa izan zen nire klase kideak hiltzeko". Hitz gogor horiekin, Emma Gonzalez March for our lives AEBetako armen aurkako mugimenduko aurpegiak gogor kritikatu du bere herrialdean armekin duten arazo larria. Floridan aurreko hilabetean izan zen tiroketan bizirik irten zen Gonzalez, baina bere 17 klase kidek ez zuten zorte bera izan. Orain, armen aurkako borrokan dabil buru-belarri.
18 urteko ikasle kubatarrak harrotasunez erakusten ditu bere etorkin jatorria eta bere bisexualtasuna; hala, armen aurkako borrokan ahotsik indartsuenean bilakatu da. Time aldizkariko azala izan da, eta zuzenean Trump presidenteari hitz egin dio hainbat mitinetan.
Armen aldekoek iseka arrazista eta homofoboak bota dizkiote, baina Gonzalez ez dago isiltzeko prest; AEBetako armen legea aldatzeko prest dago. Lortuko ote du?