Emari handiko iturria

Udako Euskal Unibertsitateak Euskal Herriko punk musika jorratuko du hilaren 12tik 15era arte, Lekeition.
Joan den urtean pop musika jorratu zuten Udako Euskal Unibertsitatean. Ikastaroa ondo hartu zutela ikusirik, aurten ere musikak izango du tartea. Punkak Euskal Herrian izandako bilakaera aztertuko dute, Euskal punka eta (des)eraikuntza nazionala: ukaziotik haratago lelopean. Musika entzunaldiekin, hitzaldiekin eta saio irekiekin osatu dute lau eguneko egitaraua.
Unibertsitate irakasle batzuk eta zenbait aditu ariko dira: Hertzainak, 7 Eskale eta Gora gu ta gutarrak taldeetan ibilitako Josu Zabala, Ritxi Aizpuru musika editorea, Xabier Aierdi soziologoa, eta Juan Luis Zabala, Gotzon Hermosilla eta Julen Azpitarte kazetariek azken hau GAZTEZULOko kolaboratzailea. Azpitartek ez du dudarik: "Punketik, gutxi edo asko, talde guztiek edan zuten, eta musika estilo horrek kristoren arrastoa utzi zuen".
Testuinguruaren isla
Abiapuntua 80ko hamarkada izan zen, euskal rock erradikalaren sasoia. AEBetatik, eta bereziki Ingalaterratik zetorren punka beso zabalik hartu zuten Euskal Herrian: The Clash, Sex Pistol Bertako egoera politikoa eta ekonomikoa ez zen xamurra. "Industria birmoldaketa garaia zen, eta amorruari irtenbidea emateko ihesbide bihurtu zen punka", azaldu du Azpitartek. Horren erakusle, Kortatu, La Polla eta, nola ez, Eskorbuto. "Beharbada alde suntsitzaileena erakutsi zuen Eskorbutok, alderik nihilistena".
90ko hamarkadan ziaboga garaia iritsi zen: "Hardcore eta Negu Gorriaren mestizajea, horren adierazgarri. Do it yourself filosofia heldu zen; musikak jarrera eraikitzaileagoa hartu zuen, nor bere kezkei buruz hasi zen musika egiten".
Eta XXI. mendearen hastapenetan zer? "Ezer gutxi. Punka moda bat da gehienbat, joera estetikoa", laburbildu du Azpitartek. Euskal Herriko musikako atal garrantzitsu batean sakontzeko aukera aparta eskainiko du UEUk.

Non: Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue ikastolan.
Noiz: Hilaren 12tik 15era
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
Izena ematea: uztailaren 4a arte
Prezioa: Orokorra 81 euro. Ikasle, langabe eta erretiratuak 69 euro. Bazkideak 61 euro.
Informazio gehiago: http://www.euu.org/ikasi/udako-ikastaroa/143

Fitxa