Eman izena UEUren graduondokoetan!

Udako Euskal Unibertsitateak lau graduondoko aurkeztu ditu 2013-2014 ikasturterako, eta berauetan izena emateko epea irailaren 20ra bitarte izango da zabalik. Aurten lehen aldiz Euskal Herriko lurralde antolamendua eta paisaia izeneko graduondokoa eskainiko dute.
Urriaren erdialdean hasi eta 2014ko uztailaren amaiera bitarte luzatuko dira UEUk eta EHUk elkarlanean eskainitako lau graduondoko ikastaroak. UEUren ildo estrategiko nagusietako bat euskarazko goi-mailako prestakuntza sustatzea da, eta berau lortzeko bidean, aurten, graduondokoen eskaintza hirutik laura zabaldu dute. Diziplinartekotasunak, gaurkotasunak, praktikei emaniko garrantziak, sektoreko enpresa eta erakundeekiko harremanek, eta profesionalekiko loturak ezaugarritzen ditu ikasketok.
Hain zuzen, iaz bezalaxe, aurten ere Hondakinen Kudeaketa eta Tratamendua, Itzulpengintza eta Teknologia, eta Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean graduondokoak egiteko aukera izango da, eta lehen aldiz Euskal Herriko lurralde antolamendua eta paisaia izenekoa eskainiko dute.
Itzulpengintza eta Teknologia izan ezik, gainerakoek saio presentzialak izango dituzte, eta arratsaldez izango dira, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren arabera, asteko egun batean ala bestean egingo dituzte. Halaber, Eibarkoa izango da egoitza nagusia, Euskal Herriko pentsamendu kritikoa izeneko graduondokoa izan ezik, gainerakoak bertan eskainiko baitira (azken hau Bilbon izango da).
Eman izena!
Matrikula egiteko epea irailaren 20ra bitarte izango da zabalik, eta horretarako hemen sartu beharko duzu. Batez beste 1.500 euro balio ditu graduondoko bakoitzak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntzak banatuko ditu matrikula egiten duten gipuzkoarren artean, gehienez ere, matrikularen %35 estaliz.
Beraz, graduondokoen ordutegiei, ikasgaiei, irakasleei eta abarri buruzko informazioa behar izanez gero, sartu hemen eta egin zure kontsulta.