Eman azken bultzada Bartzelonako Zinemaldiari!

Lau egun besterik ez dira gelditzen Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.cat egitasmoa gauzatzea ahalbidetuko duen finantziazio kanpaina ixteko. Dagoeneko %80a lortu duten arren azken bultzada bat behar dute ametsa egi bihurtzeko.
Otsailaren 13tik 22ra bitarte antolatu du aurten Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.cat ekimena. Euskal kultura sustatzea izanik helburu nagusia, urtean zehar hamaika egitasmo interesgarri antolatzen ditu Euskal Etxeak Bartzelonan, tartean adibidez EH Sona musika jaialdia, Literaldia eta zinema mostra.
Euskal zinemaren mostra duela bederatzi urte antolatu zuten, lehen aldiz, Kataluniako hiriburuan. Bi kulturen arteko loturak estutuz, Kataluniako ikusleari euskal zinemaren ekoizpenaren lehiatilla zabaltzea izan zen hasieratik helburu nagusia eta aurten, berriz, erronkak handituz, Euskal Herritik kanpoko euskal Zinemaldirik adierazgarrienean bilakatu nahi dute.
Ekimena aurrera eramateko, laguntza ekonomikoa behar izan dute antolatzaileek eta, horretarako, totsuma.cat webgunearen bitartez crowdfunding sistema baliatu dute. Guztira 3.000 euro behar ditu Euskal Etxeak eta dagoeneko %80a eskuratu badute ere, lau egun besterik ez dira falta kanpaina iraungitzeko eta, horregatik, guztion laguntza behar dute.
Eskuratuko duten diru guztia zinema aretoen alokairurako, gonbidatuen bidaiak eta egonaldiak ordaintzeko eta emisio eskubideei aurre egiteko erabiliko dute. Azken ekarpenekin lagundu nahi baduzu, lotura honetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia.
Urrezko Txapela
Berrikuntzak ekarriko ditu, gainera, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen Zinemaldiak. Aurreko edizioetan ez bezala, proiektatuko diren pelikula guztien artean Urrezko Txapela banatuko dute. Kataluniako zineman ezagunak diren aktore, ekoizle eta zinema zuzendariek osatzen duten epaimahaiak aukeratuko baitu. Azkenik, Kimuak sailaren bitartez, euskal zinemagile gazteenak eta sarituenak ezagutu ahal ahal izango dira, tartean, Borja Cobeaga, Raul de la Fuente, Asier Altuna eta Izibeñe Oñederra.