Emakumezkoen futboleko Euskal Herria Kopako finala asteburuan

Emakumezkoen XI. Euskal Herria Kopako bi partida jokatuko dira asteburuan Oñatin eta Zarautzen. Reala, Eibar, Athletic eta Alaveseko jokalarien arteko norgehiagokak izango dira, lehen mailako futbol-partidak, beraz.
Bihar, larunbata, Reala eta Eibar arituko dira nor baino nor, lehiaketako hirugarren postua lortzeko borrokan. Oñatiko Azkoagain futbol zelaian izango da partida, 18:00etan.
Igandean, berriz, Athletic eta Alaves arituko dira finalean. Zarauzko Asti zelaian jokatuko dute, 16:00etan. Bertaratu ezin duzuenok, ETB1en ere jarraitu ahal izango duzue norgehiagoka.
Bi partidetarako sarrerak Euskal Herria Kirola-ren webgunean daude eskuragarri. Bazkideek eta 14 urtetik beherakoek doan izango dituzte sarrerak. Ordainduta ala dohainik izan, edukiera mugagatik, aurrez eskuratu beharko da sarrera.