'Emakumezko sortzaile garaikideak' zikloa maiatzetik uztailera Bilboko Alhondegian

'Emakumezko sortzaile garaikideak' zikloa maiatzetik uztailera Bilboko Alhondegian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezko-sortzaile-garaikideak-zikloa-maiatzetik-uztailera-bilboko-alhondegian/@@download/image/emakumezko-sort_1367224265.jpg
2013/04/29
berria
Bilboko Alhondegiak antolatzen duen Zinematekaren baitan emakumezko zinegileen zikloa egingo dute maiatzetik uztailera bitarte. Zikloa osatuko duten 11 filmen artean Dominga Sotomayor zuzendariaren 'De jueves a domingo' filmak estreinatuko du egitaraua maiatzaren 2an.


Guztira, Beatriz Navasek aukeratutako 11 film proiektatuko dituzte maiatzaren 2tik uztailaren 11ra bitarte Bilboko Alhondegiko Zinematekaren baitan antolatu duten Emakumezko sortzaile garaikideak zikloan. Jardunaldien helburu nagusia, zirkuitu komertzialetik kanpo dauden Europako, Ekialde Urruneko, AEBetako eta Latinoameriketako emakumezko zinegileen lanen laburpenaren erakusketa egitea da.

Emanaldi guztiak Bilboko Alhondegiko Golem aretoan izango dira 4,5 euro ordainduta. Alondegiko txartela dutenek, berriz, 3,5 euro ordaindu beharko dituzte film bakoitzeko.

Egitaraua:


Maiatzak 2, osteguna:
'De jueves a domingo' (Dominga Sotomayor Castillo, 2012)
Maiatzak 8, asteazkena:
'Tiny Furniture' (Lena Dunham, 2010)
Maiatzak 15, asteazkena:
'Joven y Alocada' (Marialy Rivas, 2012)
Maiatzak 22, asteazkena:
'Girimmunho0 (C. Campolina eta H. Harins, JR., 2011)
Maiatzak 29, asteazkena:
'Tiens-Moi Droite' (Zoé CHantre, 2012)
Ekainak 5, asteazkena:
'Nana' (Valerie Massadian, 2011)
Ekainak 12, asteazkena:
'Tralas Luces' (Sandra Sánchz, 2011)
Ekainak 26, asteazkena:
'El Premio' (Paula Markovitch, 2011)
Uztailak 3, asteazkena:
'Abrir puertas y ventanas' (Milagros Mumenthaler, 2011)
Uztailak 10, asteazkena:
'Fogo' (Yulene Olaizola, 2012)