Emakumezko futbol partida batek asistentzia errekor guztiak hautsi zituen Camp Nou-en

Emakumezko futbol partida batek asistentzia errekor guztiak hautsi zituen Camp Nou-en Barça eta Real Madrid taldeen arteko partida ospatu zen martxoaren 30ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezko-futbol-partida-baten-asistentzia-errekor-guztiak-hautsi-zituen-camp-nou-en-barca-eta-real-madrid-taldeen-arteko-lehiak/@@download/image/NINTCHDBPICT000722803498-e1648667761668.jpg
2022/04/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Barça eta Real Madrid taldeen arteko partida ospatu zen martxoaren 30ean.
Emakumezko futbol partida batek asistentzia errekor guztiak hautsi zituen Camp Nou-en

Partida Champions League txapelketari zegokien eta jada, futbol femeninoaren historian idatzia geratu da, sekula emakumezkoen partidu batek izan duen asistentziarik handiena ukan baitu: 90.185 futbolzale. Esan, Bartzelonako Camp Nou estadioak 99.354 ikusleentzako lekua duela.

Honela, Pasadenan (Estatu Batuak) ospatu zen Rose Bowl deitutako partidako zifra gainditu da (90.185 afizionatu hurbildu ziren bertan). 1999ko urte hartan Estatu Batuak eta Txina lehiatu ziren futbol femeninoko mundu mailako finalean. 

Barça eta Real Madrid-en arteko lehia ikusteko sarrerak urtarrilean jarri ziren salgai eta ordutik zaleen erantzuna sekulakoa izan da. Salgai jarri eta hiru ordutara jada 15.000 sarrera salduta zeuden, lehengo 24 orduetan 36.500 eta astea hura amaitu baino lehen jada 70.000 sarrera erosiak zituzten zaleek! 

"Aro berri baten hasiera izan liteke. Pertsona asko inspiratuko ditu honek. Emakumezkoak Camp Nou-en jokatzen ikusiko du munduak eta horrek bere emaitza izango du. Etorkizunean, neskato askok emakume horiek izango direla amestuko dute", ziurtatu du Bartzelona taldeko Alexia Putellas kapitainak. "Nik banekien futbolean jokatu nezakeela, baina ez dimentsio hauetan, soilik gizonezkoak ikusten bainituen bertan. Horregatik uste dut zedarria izango dela jazoera hau, bozgorailua duten taldeak baitira"

Partida Bartzelonak irabazi bazuen ere (5-2), futbol femeninoa izan zen benetako garailea, futbolaren historiara zuzenean sartu baitzen egun hura. Bejondeiela!