Emakumeok plazara!

80 emakume edo emakume talde inguru bildu dituzte emakumeokplazara.org web gunean. Antzerkian, musikan dantzan eta beste kultur esparru batzuetan dabiltzanen zerrenda osatzeari ekin diote, jai batzordeek haien berri izan eta haiengana jo dezaten jai egitarauak osatzeko garaian. Finean, kulturan diharduten emakumeek oihartzun zabalgoa izateko tresna da zerrenda. Web orrian sartuta badago izena ematea, inprimaki sinplea beteta.