Emakumeen sexualitateaz, hitz eta pitz

'Los Monologos de la vagina' antzezlan arrakastatsua Donostian taularatuko dute bihartik igandera bitartean. 1996an antzeztu zuten aurreneko aldiz Brodwayn eta ordutik hona hamaika antzokitara eraman dute. Oso aktore ezagunak jarri izan dira protagonisten larruan, hala nola, Susan Sarandon eta Winona Ryder.
Eve Enslerrek idatzi zuen obra, hainbat tokitako 200 bat emakume elkarrizketatu eta gero. Ruth Nuñezek, Marta Belenguerrek eta Rebeca Vallsek oholtzaratuko dute obra Donostian. Sexualitatea, hilerokoa, masturbazioa... Hainbat gai jorratuko dituzte hiru pertsonaiok.
Antzezlana Antzoki Zaharrean izango da eta sarrerek 20 eta 24 euro artean balio dute.