Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintza aurrera doa

Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintza aurrera doa Zapi bilketa asteburuan hasi ondoren, aste honetan zehar herriz herri ibiliko dira hilaren 27ra arte. V. Nazioarteko Ekintzari martxoaren 6an emango zaio itxiera Irun eta Hendaia arteko mugan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeen-mundu-martxaren-v-nazioarteko-ekintza-aurrera-doa/@@download/image/CartelRecojoPanuelosEUSfinal-01.png
2021/02/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zapi bilketa asteburuan hasi ondoren, aste honetan zehar herriz herri ibiliko dira hilaren 27ra arte. V. Nazioarteko Ekintzari martxoaren 6an emango zaio itxiera Irun eta Hendaia arteko mugan.
Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintza aurrera doa

Euskal Herriko 27 eskualdek baino gehiagok erantzun diote Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzan parte hartzeko deiari. Gauzak horrela, Otsailaren 20tik 27ra bitartean, eskualde bakoitzeko herri batetik igaroko dira talde feministek diseinatutako zapiak jasotzeko, mugen, arrazakeriaren eta transnazionalen botere korporatiboaren aurkako konpromiso kolektiboak adierazteko. Irun eta Hendaia arteko mugan itxiko dute V. ekintza martxoaren 6an: “Arrakala sinbolikoa osatzeko prozesuan zehar herrietan eta taldeetan egin diren zapi guztiak lotuko ditugu”, azaldu dute.

 

Irakurritako komunikatua:

Iazko urrian eman genion hasiera Emakumeen Mundu Martxaren V. nazioartekoEkintzari, desoreka soziala areagotzen duen osasun krisi gloabalaren testuinguruan. 

“Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar! Migrazio-politikak eta mugak salatu eta transnazionalen botere korporatiboa ikusaraziz, hauek, sistema heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonialaren tresna gisa ulertu ditugu. 

Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den identifikatu eta logikahorretan zein erantzukizun dugun ere hausnartzera gonbidatzen dugu. Sortukodirenarrakalei so eginez eta gure alternatiba indibidual zein kolektiboak proposatuz. 

Honetarako hainbat material sortu ditugu lanketari begira, Mundu Martxaren webgunean topatu daitezkeenak, baina edukien dossierra azpimarratu nahi dugu, hiru bloketan banatuta dagoena: mugak, migrazioak eta transnazionalak. Dokumentu honekin antiarrazismotik eta dekolonialitatetik mugimendu feministari zein beste hainbat eraldaketa sozialerako eragileri tresna teorikoetan ekarpena egitea espero dugu. 

Bestalde, Mundu Martxatik, ekintza honen eduki politikoak garatu dituzten Emakume Migratuen Sarea, Feministas por Nicaragua edota Mujeres del Mundo bezalako kolektibo eta elkarteen lana eskertu nahi dugu. 

Izurrite testuinguruak gora-behera, autoantolakuntza eta prozesu parte hartzaileen alde egiten jarraitzen dugu. Sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz, zapi aldarrikatzaileak egingo ditugu gure herrietan. Ondoren, otsailaren 20 eta 27 bitartean jasoko ditugu, Euskal Herriko 27 eskualde igaroko dituen ibilbidea burutuz,ondoren zapiok, V. Ekintzaren amaierara eramateko: 

Otsailak 20: Aiztondo, Tolosaldea, Goierri, Debagoiena. 

21: Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Uribe Kosta y Bilbo. 22: Aiaraldea, Mendialdea. 

23: Erribera, Sakana. 

24: Durangaldea, Gernika, Urola Kosta. 

25: Lautada, Txorrierri, Mungialdea. 

26: Orereta, Donostia, Lizarraldea, Iruña. 

27: Arratia, Gasteiz, Iparralde: Azkaine, Urruña, Hendaia, Baiona, Angelu,Miarritze.