Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian barrena dabil

Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian barrena dabil https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeen-mundu-martxa-euskal-herrian-barrena-dabil/@@download/image/2010392198emakume_mundu_martxa-1.jpg
2012/12/13
berria
Iruñetik abiatu zen atzo iluntzean eta gaur goizean Nafarroan barna ibiliko da. Arratsaldean, bestalde, Arabara iritsiko da. 19:00etan, Gasteizen emakumeen eskubide sexual eta erreproduktiboak aldarrikatuko dituzte. Bihar goizean, bestalde, Lakuan elkarretaratzea egingo dute.

Hona hemen, Mundu Martxa Euskal Herrian zehar egiten ari den bidea:
Martxoak 9, asteartea:
10etan Iruñetik abiatu.
11etan Altsasun. Sakana
13:30etan Lizarra (bazkaria)
17:30etan Agurain
19:00etatik aurrera Gasteiz. Eskubide sexual eta erreproduktiboak aldarrikatuko dituzte.

Martxoak 10, asteazkena:
10:00etan Gasteizko legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa goizean
11:30etan Laudio
13:30etan Ezkerraldea (bazkaria)
17:00etan Eskumaldea
18:30etan Bilbo. Prekarietatea salatuko dute.
21:30etan Zornotza/Durango/Gernika

Martxoak 11, osteguna:
11:00etan Ermua
12:00etan Urola kosta
15:00etan Urola kosta
17:00etan Beasain
18:00etan Tolosa
19:30ean Donosita. Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute.
20:30ean Errenteria-Orereta

Martxoak 12, ostirala:
11:30ean Irun
13:30ean Hazparne
18:30ean Baiona. Elikadura burujabetza aldarrikatuko dute
20:30ean Lesaka
21:30ean Leitza

Martxoak 13, larunbata
Manifestazioa eguerdian Iruñean. Jarraian, bazkaria eta festa.