Emakumeen indarkeriaren kontrako mundu martxa plataforma

Emakumeen indarkeriaren kontrako mundu martxa plataforma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeen-indarkeriaren-kontrako-mundu-martxa-plataforma/@@download/image/20119159469Mundu_Martxa_prentsaurrekoa_11-09-14_0330.jpg
2012/12/13
berria
Emakumeen indarkeriaren kontrako mundu martxa plataforma
Euskal Herrian azken hilabeteetan, batez ere, herriko festetan eman diren emakumeen indarkeria ekintzen larritasunagatik, atzo egin zuten Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataformaren prentsa agerraldia.

Iruñean, Baionan, Donostian, Bilbon eta beste hainbat herritan eman den indarkeriaren gorakadaren ondorioz, emakumeen kontrako indarkeriaren mundu martxa plataforma abian jarri dute. Arazoari errotik aurre egitea, pertsonen arteko harreman berriak eraikitzea eta zapalkuntzarik onartu behar ez duen jendarte justuagoa aldarrikatu zuten, 'asko hitz egin eta gutxi egin' mezupean.
Gizarte guztiak arazo honen aurrean duen ardura azpimarratzen dute, aurreko urteetan egondako indarkeria ekintzen ondoren "inolako prebentziorik jarri ez izanagatik". Emakumeen indarkeriaren kontrako mundu martxa plataformak, orain ekintzek gehiagora ez egiteko, orain arte egin den erantzun protokoloa ahalik eta herri gehienetara zabaltzeko deialdia eta gonbidapena luzatzen du, mobilizazioaren bidez aldarrikapenak sustatu eta arazoaren irtenbidea aurkitu ahal izateko.