Emakumeek sortutako jokoak

Emakumeek sortutako jokoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-sortutako-jokoak/@@download/image/20121251731Londres.jpg
2012/12/13
berria
Londres ekialdean egin dute emakumeen lehen Game Jam saioa. Baina zer da hori? Jam hitzak makurtu, bildu esan nahi du ingelesez; teknologia berrien esparruan, ordea, helburu jakin bat lortzeko asmoz eta epe motzean egindako ezezagunen arteko bilera adierazteko erabiltzen da —ordenagailuen gainean makurtuta–. Kasu honetan, jokoak sortzeko asmoz egin dute zita, eta soilik andrazkoak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek, Mind Candy enpresakoek, zalantza zuten leku guztiak beteko ote ziren baina, aurreikuspenen aurka, 40 emakumek eman dute izena bi astean; horietako batzuk, gainera, atzerritik joango dira.