Emakumeek eginiko txotxongilo ikuskizun iraniarra helduko da bihar Tolosara

Zahara Kiali teherandarrak zuzentzen duen konpainiak 'Lurra eta Unibertsoa' lana ekarriko du Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentrora. Iranen emakuezkoen dantzak debekaturik daude, baina ez txotxongiloak dantzan jartzea, eta hain zuzen ere horrela edo hortik bideratzen dute emakumeek euren adierazkortasuna. Helduengan pentsatutako muntaiak makina bat sari jaso du nazioartean.
Larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 20:00etan, Zahra Sabrik eta bere konpainia iraniarrak Lurra eta Unibertsoa ikuskizuna aurkeztuko dute Tolosako Topic zentroan. Helduei zuzenduriko obra da, Masnavi izeneko kontakizun bilduma tradizionaletik abiatuta eginiko egokitzapena. Lanak gizakia, maitasuna eta askatasuna ditu ardatz.
Zahra Sabri teherandarrak zuzentzen duen konpainia emakumeek osatzen dute oso-osorik. Izan ere, azaldu duenez, Iranen emakumeek debekatua dute dantzatzea, ez ordea txotxongiloak dantzan jartzea. "Emakumeak panpina jar dezake dantzan bere ordez, eta bere sentsualitatea transmititu diezaioke harietan barrena". Honek ere balio dezake ulertzeko zergatik diren Irango txotxongilo gehienak femeninoak.
Lurra eta Unibertsoa ikuskizunak sari mordoa jaso du dagoeneko: Rhur-eko Antzerki Jaialdikoa Alemanian, Kartagoko Antzerki Jaialdikoa Tunezen eta Istanbuleko International Puppet Festivalekoa Turkian, besteak beste.
Larunbatean Tolosan ikusi nahi duenak hitzordua du 20:00etan Topic-en.